Pasa den ostegunean, Udal Gobernuak orain arte Berganza izenarekin ezaguna zen auzoa Bergantza izenagatik ordezkatzea erabaki zuen.
Azken urteotan herriko kaleen euskarazko izenen normalizazioan emandako pausoak Euskaltzaindiaren aholkularitza eta laguntzarekin egin dira. Orain dela lau urte, Amurrioko etxe guztietara udalerriko euskarazko toponimiaren kale planoa bidali zen.
Egindako azken aldaketak, orain dela urte bat, udalerriko planoak berriro argitaratu zirenean egin ziren, Lukas Rey, Félix Murga eta Federico Barrenengoa izeneko kaleak sartuz.
Plano horien argitalpen berriaren 5.000 aleek 3.770 euroko kostua izan zuten.