Urtarrilaren 27ko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2011ko urt. 27a, 00:00

Agindua, 2011ko urtarrilaren 21ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Agindu honen bidez, 2011ko urtarrilaren 27rako deitutako greba orokorrak dirauen bitartean erkidegoari eskaini behar zaizkion ezinbesteko zerbitzuak beteko direla bermatzen da.

Agindua, 2011ko urtarrilaren 21ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Agindu honen bidez, 2011ko urtarrilaren 27rako deitutako greba orokorrak dirauen bitartean erkidegoari eskaini behar zaizkion ezinbesteko zerbitzuak beteko direla bermatzen da.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak:

• Osasun zerbitzuak. Ospitaleetan jaiegunetan lan egin ohi duten langileek lan egingo dute; hemodialisiak eta tratamendu onkologikoak egingo dira; lehen mailako arretan, kategoria bakoitzean bost langiletik batek lan egingo du; eta larrialdi zerbitzuetan, guztiek.

• Zahar etxeak eta eguneko zentroak. Zuzeneko arretako, osasun zerbitzuetako eta sukaldeetako langileen erdiek lan egingo dute. Laguntza behar dutenak eguneko zentroetara eramateko garraio bereziak lan egingo du.

• Hezkuntza. Zentro publikoak eta itunpekoak irekiko dira, baina sarreraren kontrola bakarrik bermatuko da haur eskoletan, unibertsitatez kanpoko hezkuntzan eta Euskal Herriko Unibertsitatean.

• Garraioa. Autobus eta tren zerbitzuek lanegunetako zerbitzuen eta maiztasunen %30 eskainiko dituzte. Lanera sartzeko eta lanetik ateratzeko ordutegiak «bereziki zaindu beharko dituzte».

• Autobideak. Puntako orduetan ordaintokietako langileen %30 eta gainerako orduetan %15.

• Gasolina zerbitzuguneak. %30ek irekiko dute.

• Energia. Argindar, gas eta ur hornitzaileek zerbitzua bermatuko dute, jaiegunetako langile kopuruarekin.

• EITB. Eguneroko albistegiak bermatu beharko ditu, ohiko ordutegian.

• Justizia. Bermatu egingo dira guardiako zerbitzua, erregistroa, epea amaitzen zaien jarduera guztiak...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide