Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailak 1.957.000 euro bideratuko ditu aurten Aiarako Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako. Kopuru horretatik, hil honetan bertan izendapena egingo da lehenengo hiruhilekorako; 483.000 eurokoa, hain zuzen.
Gogorarazi behar da Aldundiak horrelako zerbitzuen finantzaketa hartzen duela bere gain 20.000 bizilagun baino gutxiagoko herrietan.
Izendapen horri gehitu behar zaio lurraldean egiten dituen zerbitzuengatik Gasteizko Suhiltzaileen Zerbitzurako oraintsu bideratutako 3,2 milioikoa.