Urtarrilaren 17tik 21era, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 7etatik aurrera, “NORANTZ” izenburuko hitzaldi zikloa izango da Katekesi zinema aretoan.
Antolatzaileen esanetan “Hezkuntzaren inguruko giza-eztabaidan laguntzen jarraitu nahi du ARESKETA IKASTOLAk. Hori dela eta, Amurrio eta Aiarako hezkuntza komunitatea gonbidatzen du bere XI. HEZKUNTZA JARDUNALDI IREKIetara, bai eskoletatik bai familietatik gure eginkizuna hobetzeko ikasten jarrai dezagun.”
“Garai historiko konplexu honetan, berriztapenaren gizarte honetan, gure bost hizlariak saiatuko dira argitzen ZEINTZUK DIREN gure seme-alaba eta ikasleekin ibili beharreko HEZKUNTZA BIDE EGOKIAK.”
“Etorkizun hurbilean topatuko dugun gizarte eta lanbide-jarduera mota, bizitza afektibo eta sexuala integratua eta asegarria izan dadin laguntzeko zer nolako dialogoa izan senitartean, ongizatea eta autonomia bultzatzen duten baloreak, nor bere burua gauzatu eta zentzua bilatzeko irizpideak... honelako gaiak izango dira gure jardunaldietan.”
Denok gaude gonbidatuta! lelopean antolatzaileek 11.aldiz antolatzen dituzten jardunaldiak aurreko urtetan bezain parte hartzaileak izan dezaten deia luzatzen dute.
|
Jardunaldien egiratarua |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||