Gazte Alaiak elkarteak urteroko jaia ospatuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko eka. 4a, 09:02

Apdema Gazte Alaiak elkarteak Aresketa Ikastolako eraikinean, urtero legez ospatzen duen jaia egingo du. Jai hau orain dela 28 urte baino gehiago ospatzen da eta irekia dago gabezi intelektualarekin erlazionatutako pertsonek parte hartu dezaten.

Apdema Gazte Alaiak elkarteak Aresketa Ikastolako eraikinean, urtero legez ospatzen duen jaia egingo du. Jai hau orain dela 28 urte baino gehiago ospatzen da eta irekia dago gabezi intelektualarekin erlazionatutako pertsonek parte hartu dezaten.

300 pertsona baino gehiago espero dira, boluntario begiraleek lagunduta. Gasteizko eta Laudioko Apdemak dituen zentroetatik aparte, Oion eta Arabako Errioxako Apdema Aisialdi Zentroetako partaideak ere etorriko dira. Menagaraiko Amor Misericordioso ikastetxetakoak, Jesus eta Maria Orozkoko Ibarrakoak eta Bilboko Aisia Gazteko zentrotik jendeak ere parte hartuko du egun horretarako prestatutako jarduera ezberdinetan.

Egunean zehar Amurrioko Udalaren ordezkariak eta Apdemako ordezkarien presentzia espero da. Jaia 11.30etan musikadun ongietorriarekin eta jolas ekintzekin hasiko da. Bazkaria, kolaboratzaile batzuek egindakoa, gorputzak indartzeko balioko du, berriro ere musikarekin jaialdia girotuko delarik. Arratsaldean zehar odoloste frijitua askalduko da eta 19.30 inguru jaiari amaiaera emango zaio, parte hartzailei agurra emanez.

Antolakuntzakoek, jarduera hau egitea ahalbidetzen duten Aresketa Ikastola, Amurrioko Udala, Amurrioko hainbat komertzioei eta Gurutze Gorriari (infraestruktura eta bazkariaz arduratzen da) eskerrak luzatu nahi dizkie.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide