Maiatzaren 23an Txakoli Eguna ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko mai. 9a, 21:13

Aurtengo edizioan,  herri bazkariaren ordez, pintxoak, arrazioak eta txakoli dastaketa egongo da Juan de Urrutia plazan, bertan jarriko diren mahai, banku eta karpetan.

150 mahaikideentzako karpa erraldoi bat jarriko da eta haren inguruan bestelako karpa txikiagoak. Aipatutako karpa horietan txakoli botilak eta edalontziak erosi ahalko dira. Gainera, karpa horietako batean euro baten truke erosketa tiketak salduko dira azokako edozein produktu dastatu ahal izateko.

Egun horretan Amurrio bisitatzen dutenek sukaldaritza eskaintza handia izango dute: Getariako antxoak, txistorra, hestebeteak, Lumagorri oilaskoa, Aginagako angulak, ajoarriero bakailaoa eta Arabako babarrun pintoak, besteak beste.

Bestalde, San Anton plazan ,Slow Food elkarteak dastaketa eskainiko du.

Jaia, goizeko hamaiketan hasiko da, txupinazoarekin eta Rosa Ruiz Vidáni egingo zaion omenaldiarekin. Rosa Alegriako Erausquin jatetxearen jabea da, eta Jatorri Izendapenarekin elkarlanean aritu da hasieratik. Omenaldian Zigor Enbeitia eta Juan Mari Juaristi bertsolariek parte hartuko dute Amurrion bilduko diren pertsonei festa girotuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide