Amurrioko Aresketa gimnasia erritmikoko taldeak eskainitako erakustaldia izango da gaur, urtarrilak 8, arratsaldeko 18etan, Laudioko La Granja kiroldegian.
Erakustaldian esku libre, pilota, zinta, soka eta uztai ariketak egingo dituzte. Orain dela urte gutxi sortutako talde honek 50 pertsonaz osatzen da eta oraingoan martxoan hasiko duten denboraldian zehar trebatuko dituzten ariketen erakustaldia egingo dute, entrenamenduetan trebatutako ariketak jendeaurrean egiten.
Erakustaldiko sarrera doakoa da.