Aiaraldeko mendiak elurrez jantziko dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko aza. 26a, 10:08

Meteorologia-zentroek iragarria zuten eta mendialdean elurra mara-mara ari du atzo arratsaldetik. 

Euskalmeten esanetan egunaren lehenengo partean giro bustiarekin jarraituko dugu, gainera itsasotik hurbil zaparradak trumoitsuak izan daitezke. Elur-kota 600 m inguruan kokatuko da. Arratsaldean egoera hobetzen joango da, atertuko du eta ostarteak zabalduko dira. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperatura maximoak 10 ºC-tik behera geratuko dira kostaldean eta 5-6 ºC inguruan barnealdean.

Meteorologia-zentroek iragarria zuten eta mendialdean elurra mara-mara ari du atzo arratsaldetik. 

Euskalmeten esanetan egunaren lehenengo partean giro bustiarekin jarraituko dugu, gainera itsasotik hurbil zaparradak trumoitsuak izan daitezke. Elur-kota 600 m inguruan kokatuko da. Arratsaldean egoera hobetzen joango da, atertuko du eta ostarteak zabalduko dira. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperatura maximoak 10 ºC-tik behera geratuko dira kostaldean eta 5-6 ºC inguruan barnealdean.

Trafikoa

Euskal Herriko errepide-sare nagusia zabalik dago. Eskualdeko Barrerilla eta Urduñako mendateak oraingoz zabalik daude nahiz eta arretaz gidatu behar den.

Gomendioak

Elurra egiteko arriskua dela-eta hartu beharreko prebentzio neurriak:

Bidaiatzekotan:

  • Irten aurretik, errepideen egoeraren informazioa kontsultatu hedabideetan, Euskadiko Trafiko Zentroaren telefonoan, 902-112088 edo euskadi.net/trafikoa webgunean.
  • Hobe garraio publikoa erabiltzea.
  • Zure ibilgailuaren egoera aztertu.
  • Arretaz gidatu eta atzeko ibilgailuarekiko segurtasun tartea handitu.
  • Elurretarako kateak ala neguko gurpilak aldean eraman.


Mendira joatekotan:

  • Mendian egitekoa zinen egun-pasa edota ibilaldia, ahal izanez gero, utzi bertan behera.
  • Eguraldiaren iragarpenen azken orduko berriak kontsultatu eta kontuan izan eguraldiak bat-bateko aldaketa zakarrak izan ditzakeela.
  • Mendian ibiltzeko elementu egokiak eraman.
  • Ez joan bakarrik eta ahal izanez gero, eraman mugikorra aldean.
  • Aterpetxeen eta txabolen kokalekuak ezagutu.


Etxean:

  • Kontuz ibili berokuntza sistema osagarriekin, sutontziekin edo berogailuekin, etxe barruan istripuak eragin ditzakete eta.

Larrialdi baten aurrean, deitu 112 telefonora.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide