Arabako Foru Aldundiak aste honetako gobernu-kontseiluan iragarri du Las Chozaseko gainean errepidea hobetzeko lanak egitean sortutako ezpondek tratamendu geotekniko gehigarriak izango zituztela euren egonkortasuna bermatzeko.
Horrela bada, Arabako aldundiak 1,3 milioi euro jarriko ditu hondeaketetarako, lur erauzketen makurdura leuntzearren, eta buloien eta hormigoi armatuko habeen bidez, harri lubeten bidez edo maila galbanizatuen bidez lurrak eutsiko dira.
Egiteko horiek egungo lanak egin ahala gauzatuko dira, eta datorren udaberrian amaitzea aurreikusten da. Guztira 6,2 milioi euro inguruko inbertsioa egingo da jardun osorako.
Obra hauek Amurrioko A-624 errepidea Altubeko mendatera doan A-68 autopistarekin hobeto komunikatzeko egiten ari dira.
Bitxikeria moduan, aipatzekoa da pasa den maiatzean obra hauetan gerra zibileko obus bat aurkitu zutela.