Mikoturismo egunen VII. edizioa igandera arte Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko aza. 4a, 10:20

Urriaren 21etik azaroaren 7ra, Mikoturismo egunen VII. edizioa egingo da Amurrion.  

Zizak eta onddoak gastronomia-ekimen honen protagonista nagusiak dira. Azken egunetan, eta datorren igandean Mendiko Lagunak mendi taldeak antolatutako mendi ibilaldi arrakastatsuarekin batera, hainbat  ekintza antolatu dituzte Mikoturismo egun hauen barruan: pintxo lehiaketak, menu bereziak, mendi-irteerak, erakusketak, tailer mikologikoak.  

Urriaren 21etik azaroaren 7ra, Mikoturismo egunen VII. edizioa egingo da Amurrion.  

Zizak eta onddoak gastronomia-ekimen honen protagonista nagusiak dira. Azken egunetan, eta datorren igandean Mendiko Lagunak mendi taldeak antolatutako mendi ibilaldi arrakastatsuarekin batera, hainbat  ekintza antolatu dituzte Mikoturismo egun hauen barruan: pintxo lehiaketak, menu bereziak, mendi-irteerak, erakusketak, tailer mikologikoak.  

Pasa diren azken bi astetan, herriko gazteek mikologiaren munduan murgil daitezen, ziza eta perretxikoak ezagutarazteko mendi ibilaldiak antolatu dira. Horrez gain, ikasleek prestatutako horma-irudien lehiaketan parte hartzeko aukera daukate.

Aipatu bezala, herriko tabernetan pintxo apartak dastatzeko aukera, osagai nagusia ziza izanik, egongo da igandera arte. Gainera pintxo hoberena sarituko da, epaimahaikideen eta herri bozkaketaren bidez.

Amurrio Bidean eta Amurrioko Udala antolatzaileen esanetan “7 pintxo (gutxienez) kontsumitzen dituztenen artean, Araba bidaiak eskainitako eta 50 euroko balioa duten 2 taloi zozketatuko dira. Zozketan parte hartzeko, pintxoa jaten den tabernan txartelean zigilua jartzea eskatu eta txartel hori, tabernetan jarriko diren kutxetako batean sartu beharko da. Hainbat jatetxetan sasoiko zizekin egindako menuak eskainiko dira ere.”

Laudioko Mikoturismo egunean ateratako argazkia./ Ane Ortega-aiaraldea.com

Azaroaren 5ean, tailer gastronomikoa egingo da. Arratsaldeko 20:00etan, Arabako txakolinaren txokoan, Urduñako Aduana bainuetxe-hoteleko jatetxearen arduraduna den Ion Mikel Urrutia Velascoren eskutik. 40 pertsonek parte hartu ahal izango dute eta bertara joateko Turismo Bulegoan jaso daitekeen gonbidapena beharrezkoa da.

Larunbatean, zizak bildu eta ezagutzeko nahiarekin 9:00etan mendi irteera Juan de Urrutia Plazatik irtengo da. Ondoren, bildutako zizak sailkatuko dira, Alberto Villanueva mikologoarekin, Zarama eta Arriola Elkarte Mikologikoko kideekin batera.” Nahi duen orok mendi ibilaldian parte har dezake (garraioa eta hamaiketakoa ez daude barne). Horrez gain, 18:00etatik 20:00etara, nahi diren zizak parkeko etxolan utzi daitezke, beraien sailkapen eta erakusketarako.” helarazi dute antolatzaileek.

Azkenik, igandean, Mendiko Lagunak urtero antolatzen duen “Gorobel”  ibilaldiarekin batera, Mikoturismo Egunei amaiera emango zaie. 10:00etatik 14:00etara: zizen erakusketa eta artisau produktuen azoka eta salmenta egongo da Larrinaga kalean; Juan de Urrutia Plazan, lehen hezkuntzako ikasleek egindako horma-irudien erakusketa ikusgai egongo da. 11:00etatik 13:30ra: kale animazioa Urduñako Santa Cecilia musika bandarekin eta 13:30etan: zizekin egindako pintxoen IV. lehiaketaren taberna irabazleari eta umeen horma-irudi irabazleari saria emango zaio.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide