Asteburu honetan Amurrioko Aldama auzoko Jondone Simon eta Judasen ohorezko jaiak ospatuko dira. Larunbateko 10etan txosna irekiko da. 12etan meza eta igela txapelketa egingo da. Jarraian, 14.30 aldera, herri bazkaria egingo da. Arratsaldean, 16.00etatik aurrera tute txapelketaren txanda izango da. Txokolatada, berriz, 18.00ak aldera egingo da.
Urriaren 24an, igandea, goizeko egitaraua errepikatu eta trikipoteoa egongo da eguerdian. Bazkari herrikoiaren ostean, txisteak eta briska lehiaketa egongo dira. Urriaren 28an, osteguna, jaien amaiera izango da, 12.00etan egingo den meza eta herri bazkariarekin.
Amurrio aldean ohikoa da egun hauetan zehar Aldamara ibiltzen hurbiltzea eta jai ospetsu hauetako bazkari herrikoietan parte hartzeko tiketak, 646250983 telefonora deituz erreserbatu daitezke. Prezioa 12 eurotakoa izango da. Jai hauek, “Hemengo lagunek” Aldamako Jaien Aldeko Elkarteak eta Amurrioko Udalak antolatzen dituzte, La Caixa banketxearen laguntzaz.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide