Aste honetan zehar, udalerrietako herritarrek etxebizitzetan sortarazten diituzten hondakiinak biltzeko zerbitzu mugikorra eskualdera bueltatuko da. Hondakin horiek ezin dira ohiko zaborrontzietan bota, eta horregatik kartelen bidez iragarri da zerbitzuaren presentzia. Karteletan bilketa tokia eta data adierazten da.
Orokorrean, bilketa zerbitzu mugikorra 2 orduz egongo da aipatutako bilketa lekuan, bere presentzia iragartzen duen kartel baten alboan. Hondakinak jaso, informazio-liburuxkak banatu eta zalantzak argituko dituzte bertan lan egiten dutenek.
Zerbitzu honen bidez jasotzen diren hondakinen artean daude, besteak beste: motor olioa, hondakin elektrikoak eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak), bideo zintak, kaseteak, CD-ak, herbizidak eta pestizidak, erradiografiak, bonbilla/fluoreszenteak, pneumatikoak, ibilgailuetako filtroak, antiizoztaileak, balazta likidoa, margoak/disolbatzaileak, hondakin metalikoak, hondakin informatikoak, bonbona eta su-itzalgailuak edo bateriak.
BILKETA EGUTEGIA
URRIA |
|
AZAROA |
|
21 |
Tertanga |
3 |
Llanteno |
22 |
Zuaza |
4 |
Campijo |
23 |
Saratxo |
5 |
Retes de Tudel |
24 |
Quejana |
6 |
Baranbio |
27 |
Aginaga |
|
|
28 |
Maroño |
|
|
29 |
Añes |
|
|
30 |
Artziniega |
|
|
31 |
Etxegoien |
|
|