Mahats-biltze oparoa izan da asteburuan eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko urr. 13a, 13:57

Aiaraldean hainbat dira euren lurretan mahastiak dituzten baserri eta familiak. Amurrion, Arrastarian, Laudion, Okondon eta Aiaran mahastien uztaro garaian gaude eta azken egunotan etxean txakolina egiteko mahatsak jaso edota upeltegietara eraman dira, han saltzeko.

Aiaraldean hainbat dira euren lurretan mahastiak dituzten baserri eta familiak. Amurrion, Arrastarian, Laudion, Okondon eta Aiaran mahastien uztaro garaian gaude eta azken egunotan etxean txakolina egiteko mahatsak jaso edota upeltegietara eraman dira, han saltzeko.

Urte osoko fruituak jaso berri dira eta upeltegietako jabeek jasotako mahatsak euro eta hogei  zentimo ingurura ordainduko omen dute kiloa. Eguraldi kaskarra protagonista, mahasti gehienetan lan giroa sumatu da asteburuan. Aurtengoan jasotako mahatsaren kantitatea eta kalitatea ezin hobeak direla aipatu dute jatorri-izendapenaren arduradunek. Gainera, iaz baino tona gehiago jasoko dela uste da ,eta mahatsa garbi, osasuntsu eta bere heltze puntuan dago. Aste honetan aurtengo azkenengo tonak jasoko dituzte Arrastarian eta ondoren txakolinaren prestaketa-lanak eta lehendabiziko balorazioak egingo dira.

Arabako Txakolinaren arduradunen ustetan iazko 386.000 kilogramoak berdintzea paregabea izango litzateke, eta momentuz jasotzeko falta diren hektareak kontuan izanik, gauzak ongi doaz.

Urtarrilean zehar lehendabiziko dastapenak egingo dira eta EHUko kimikariek analitika datuak aurkeztuko dituzte.

Pasa den urtean jasotako tona guztiekin, 252.000 litro lortu ziren, 336.500 botila, hain zuzen ere, eta ekoizpena 2004ko emaitzak baino %13 oparoagoa izan zen, orain arte izandako mahats-biltze onenarekin konparatuz. 

Beldui eta Garate Laudion, Xarmant eta Solaun Amurrion,  Señorio de Astobiza Okondon, Arzabro Delikan eta Artomaña dira gaur egun Aiaraldean dauden zazpi upategiak, eta hurrengo urteetan beste bi egiteko proiektuak daude. Gainera, 2016 urtean mahastiek 110 hektarea  hartuko dituzte, urtero miloi bat botila merkaturaturatzeko asmoz. Gaur egun, landatutako mahastiek 62 hektarea inguru osatzen dituzte eta 100 hektareara helduko dira hurrengo urteetan, nahiz eta orain soilik 47 hektarea ekoizpenean egon.

Arabako Txakolina jatorri-deituradun txakolinaren % 20 inguru Estatu Batuetan, Suedian, Norvegian, Frantzian, Japonian, Alemanian eta Erresuma Batuan saltzen da, eta gaur egun eskualdearen turismoan ikusmin eta eskari handia jasotzen ari den zerbitzua da, gastronomian murgildutako upeltegietara eginiko bisitaldi gidatuak direla-eta.


 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide