Aiaraldean 8.860 bisita izan dira udan, pasa den urteko uztaila eta iraila artean baino 510 gehiago.
Turismoa goratzen hasi da bailaran. Pasa den udako datuak azterturik, turismo bisitak igo egin dira. Aurtengoan izandako 7.166 bisita Euskal Autonomia Erkidegokoak izan dira, horien artean 4.747 bizkaitarrak eta 1.620 arabatarrak zirelarik.
941 bisita Kataluniatik, 364 Valentziatik eta 160 Errioxatik izan dira, besteak beste. Penintsulatik kanpoko bisitariei dagokienez, 168 Frantziatik eta 371 Ingalaterratik izan dira; azken horiek, hain zuzen, interes handia adierazi dute gaure inguruagatik.
Bertaratutako horietariko askok gaua igaro zuten eskualdean, eta sektore honetan aritzen direnek, batez beste, % 47ko okupazioa izan dute, handiena abuztuan. Joera gorakorra da eta hurrengo urteetan ostatu eta landetxeek okupazio tasa igoko dutela espero da.
Amurrioko eta Artziniegako turismo bulegoetan bisiten kopurua % 19 hazi da, eta Laudioko bulegoan, berriz, bisiten igoera baxuagoa izan da: % 6koa, hain zuzen ere.
Datuetan ikusten daiteke, bai, turismoa igo egin dela, eta horren arrazoietariko bat, berritutako turismo liburuxkarekin egiten den propagandaz aparte, azken hilabeteotan egindako bisitaldi gastronomiko eta kulturalak izan dira, arrakasta handia izan dutenak. Likorearen museoak eta bodegetara egindako bisitaldiak eskari handia izan dute.