Arakaldo, Arrankudiaga, Ugao-Miravalles, Zeberio, Zaratamo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri Galdakao, Orozko, Laudio, Amurrio eta Urduñaren arteko komunikazioa hobetu nahi da, eta Aiaraldeko herriek Nerbioi-Ibaizabal eskualdean egingo den mugikortasun ikerketetan parte hartuko dute.
Ikerketa honen bidez eskualdean erabilgarriak diren garraiobideak aztertuko dira: trena, autobusak, bidegorriak eta Nerbioiko Parke Lineala.
Eskualdeko auzoek garraiobideekiko dituzten erabilgarritasuna eta erraztasunak baloratuko dira, hobetu beharreko aldaketak aztertuz. Amurrioren kasuan, herrian zeharreko hiriarteko autobus bat jartzeko aukera aztertuko da.
Plan honetan parte hartzen duten herrien arteko ezberdintasunak nabariak dira: Basaurik, esaterako, 150.000 biztanle inguru dauzka, eta Orozkok, berriz, 2.000. Horretan, beraz, alde handiak sumatzen dira, eta bertako zerbitzu-kopuru eta garraio-eskaeraren datuak oso ezberdinak dira. Plan hau hurrengo 5 urteetan prestatuko da, eta bat egingo du Arabako Foru Aldundiak Aiaraldeko errepideen konpontzeko eta Gasteiz hiriburuaren eta eskualdearen arteko loturak hobetzeko abiarazi nahi duen planarekin. Azken plan hau 2012 urtean sartuko da indarrean.