Urtero legez, Mendiko Lagunak mendi taldeak Gorobel mendizerran dagoen Goizale aterpeko urteurrena ospatu zuen larunbatean. Eguraldi eta giro apartaz gozatuz, bertaratutakoek slackline-a praktikatu, txintxorta eta saltxitxak dastatu eta orientazio frogatxo batean parte hartzeko aukera izan zuten.
Goizale aterpea 1963. urtean hasi zen egitene, mendi taldeko kideek eraikitzen joan ziren eta 1968. urtean amaitutzat eman zuten. Gaur egun, urriaren hasieran bazkideen artean arrakastatsua den jaia ospatzen da.
Argazkiak: Endika Abrisketa, Amaia Pinedo eta Jon Apodaka.
Data: 2010eko urriak 2, larunbata.
Argazki bilduma ikusteko KLIKATU HEMEN