17 obra proiektatu berri ditu aldundiak eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko ira. 30a, 08:20

Arabako Foru Aldundiak 4 miloi euro bideratuko ditu obra eta zerbitzu foru planan esleitutako lanetarako.  Aipatutako aurrekontuari bestelako diru-kopuru bat gehitu beharko zaio aurrekontu totala hornitzeko. Kontzejuak izango dira falta den dirua lortzeko arazo gehien izango dutenak, baliabide propiorik ez daukatelako.

Arabako Foru Aldundiak 4 miloi euro bideratuko ditu obra eta zerbitzu foru planan esleitutako lanetarako.  Aipatutako aurrekontuari bestelako diru-kopuru bat gehitu beharko zaio aurrekontu totala hornitzeko. Kontzejuak izango dira falta den dirua lortzeko arazo gehien izango dutenak, baliabide propiorik ez daukatelako.

Laudion esaterako, Gasteiz kalean eta “etxe arrosaren” hegoaldeko aldean egingo dira obrak.  Amurrion,  Zabaleko kaleak eta A-624 errepidearen zeharkaldia hobetzeko erabiliko dute dagokien dirua, bai eta Saratxon hainbat bide galtzadatu eta egokitzeko eta delikako herriguneko zorua berritzeko. Artomañanan errotako zubia eta Tertangan hilerria handituko dira. Baranbion ere lanak egingo dira: baserri batean argindarra sartuko da, frontoia atonduko da eta bertako garbigunean berriketak egingo dira.

Okondon, Garate eta Landetara ur-horniketako sarea hedatuko da,  eta bertako osasun-etxeanere obrak egingo dira.

Aiarari dagokionez, kontzejuetako erabilera anitzeko eraikinetan obrak egingo dira. Udaletxe inguruetan argiztapena ere berritu egingo da. Herrietan honako obra hauek egitea aurreikusi dute: Luiaondon San Lorentzoko baselizara heltzen den errepidea konpontzea,  bai eta gizarte etxekoa eta sendategikoa. Lantenoko eskoletan aparkaleku bat egingo da eta iturburuetako ur-bilketa hobetuko da. Izorian, berriz, irakaslearen etxeko teilatua, hilerriko sarbidea eta argiztapena konponduko dira. Azkenik, Soxon, Ozekan eta Olabezarren hainbat bide galtzadatu eta egokituko dira

Azkenik, Artziniegan, Soxogutiko errepidean eta Erreteseko elizara doan bideetan argiak jarri eta errepideak galtzadatuko dira.

 

Jokin Villanueva eta Iñaki Nafarrete proiektuak aurkeztutako prentsaurrekoa hasi baino lehenago. / www.alava.net

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide