Oso larri zauritutako gaztea hil egin da, eta istripua laudioar batzuek sorrarazi zutela uste da.
25 eta 35 urte arteko Laudioko gazteei zuhurgabekeriak eragindako giza hilketa lepora dakieke, istripua sorrarazi zutela uste baita.
Istripua larunbateko 03.30etan gertatu zen, Nafarroako Arguedas herrian. Erriberako herri horretan zeuden hainbat gaztek itxura denez, trafikoko bi seinale bota zituzten errepidean. Ondoren, Arguedaseko 17 urteko gazte bat motorrarekin zihoazela, seinalearen kontra jo eta gogor kolpatu zen. espaloiaren kontra. Kolpeak burezurreko traumatismo serioa eragin zion.
Atxilotuak Tuterako polizia-etxean daude, epaileak noiz deituko zain.