Amurrioko Mendiko Lagunak Taldeko kidea den Iñaki Aldama eta berarekin batera Nun 2010 espedizioa osatzen duten kideak sano eta salbu aurkitzen dira Leh-n, Indiako Kaxmirren.
Nun izeneko 7.135 metroko mendia igotzen saiatuko den espedizioko kideek hainbat ezusteko izan dituzte bidaian zehar. Printzipioz, pasaden asteazkenean Lehe-n pasatuko zuten azkenengo eguna izan beharko zen, baina ostegunean, Nun-eko oinarrizko kanpalekura heltzeko egin beharreko trekkingnera ezin izan ziren hurbildu azken egunotan India eta Kaxmirren izandako eurite bortitzek hainbat ibai ibilgu urgaineztatu dituelako, zenbait zubi guztiz hondoratuz.
Gauzak horrela, gaur Leh-n izandako lurjausi erraldoia gertatu den gunetik hurbil pasa dute gaua eta egun osoan zehar igaro dute bertako emergentzi zerbitzu eta herritarrei laguntzen, eskonbroak kentzen eta kotxeak lohitik ateratzen. Komunikabide indiatarren esanetan 103 hildako eta 370 zauritu gertatu dira.
Leh, itsas mailatik 3.524 metrotara aurkitzen den mendizaleen artean ospetsua den herria da, Himalayetatik hurbil aurkitzen den goi-lautada da, Kaxmirreko bailaran azken egunotan izaten ari diren tentsio soziopolitiko arazoetatik aske dagoena.
Euskaldun mendizale taldeak, gogoz eta animaturik jarraituko du Nun mendia igotzeko ametsarekin, inguruko egoera eta ingurumen traketsa hobetzen denean.