Gutxigatik galdu zuen Amurriok Herriarteko Pilota Txapelketaren finala

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko uzt. 26a, 22:20

Zaldibarren atzo izandako finalean Markina izan zen garaile Amurrioren kontra 2-1 irabazi ondoren. Norgehiagokak biziak eta liskartsuak izan ziren.

Arabarrek kadete kategorian 10-22 irabazi zioten Markinako bikoteari. Amurrioko Goikolea eta Murga partidaren hasieran 0-9 aurreratu ziren eta maila horretan nagusitasun handia  erakutsi zuten bizkaitarren kontra.

Zaldibarren atzo izandako finalean Markina izan zen garaile Amurrioren kontra 2-1 irabazi ondoren. Norgehiagokak biziak eta liskartsuak izan ziren.

Arabarrek kadete kategorian 10-22 irabazi zioten Markinako bikoteari. Amurrioko Goikolea eta Murga partidaren hasieran 0-9 aurreratu ziren eta maila horretan nagusitasun handia  erakutsi zuten bizkaitarren kontra.

Gauzak horrela, Markinarrek txapela irabazteko,  hurrengo bi norgehiagokak irabazi behar zituzten, eta horrela izan zen.

Aiaraldekoei irabaztea ez zen erraza izan. Gazte eta nagusien mailetan aurkako 8-16 altxatu behar izan zituzten bizkaitarrek.

Markinako Arrieta-Aretxabaleta eta Amurrioko Dorronsoro-Elejalde bikoteek jokatutako gazte-mailako partida finaleko norgehiagoka izan zen. Dorronsoro ikaragarri aritu zen 8-16 arte. Ondoren, Markinakoek markagailuari buelta eman eta partidua 20-16 jarri zen. Baina partida ez zen horrela amaituko ,eta Aiaraldekoak 20-21 irabazten jarri ziren. Azkenik, markinarrek 22-21 irabazi zuten Dorronsororen “gantxo” pozoindu batek txapan jo ostean.

Nagusien partidan, Amurrioko Gerrero-Cueva bikoteak Markinako Urionabarrenetxea-Castilloren kontra jokatu zuen. Aiararrak partida horretan ere 8-16 aurreratu ziren baina partidaren bigarrengo zatian, Urionabarrenetxearen joku paregabearen laguntzaz, norgehiagoka 22-18 irabazi zuten.

Sekulako lana aurtengo Herriarteko Txapelketan amurrioarrek egindakoa, gutxigatik ez dute txapela bailarara ekarri eta ziur egon gaitezke hurrengo urtean Aiaraldeko pilotariek Euskal Herriko pilotari onenen artean arituko direla berriro.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide