Landako-Maskuribai auzoetan eraiki nahi dituzten eraikuntzak espero baino baxuagoak izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko uzt. 20a, 07:46

Eraikuntza hauekin batera Landako eta San Antoneko enparantza batzen dituen igogailua eta Landako Dionisio Aldama kalea  batuko duen lurpeko zeharbidea eraikiko dira.

Guztira Babes Ofizialeko 49 eta tasatuak 185 etxe eraiki nahi dira, hasiera batean espero baino 11 gutxiago. Guztira 31.500 metro karratutan.

Eraikuntza hauekin batera Landako eta San Antoneko enparantza batzen dituen igogailua eta Landako Dionisio Aldama kalea  batuko duen lurpeko zeharbidea eraikiko dira.

Guztira Babes Ofizialeko 49 eta tasatuak 185 etxe eraiki nahi dira, hasiera batean espero baino 11 gutxiago. Guztira 31.500 metro karratutan.

Amurrioko auzokideek proiektu honen kontra aurkeztutako alegazioak hasierako proiektua aldatzea lortu dute baina obrak aurrera jarraituko dute.  7 pisutako eraikuntza bat mantentzen da eta eraikiko diren besteak gutxienez, auzoko beste eraikuntzek dituzten 5 pisuak izango dituzte. Proiektu berria behin behineko onarpena jasotzean, honen aurka alegazio berriak salatzeko aukera egongo da.

Trenbidearen eta industrial gunetik hurbil kokatuko diren eraikuntza altuenak izango dira proiektu honetan auzoan aurkitzen den likore enpresaren lekualdatzea ere planteatzen da, gaur egun bertan aurkitzen den Likore eta Txirrindularen museoaren sarrerak atonduz.

Gainera, tailer mekanikoak eta etxebizitza bat dagoen gunea, industrialdearen sarreran, hirigintza antolamendua aldatu egin da eta bertan bifamiliar bi etxe eraikiko dira proiektua aurrera jarraitzen badu.

Proiektu honen aurka osatutako herri plataformak haien kexkak aurkeztu zituzten eraikuntzen altuera eta proiektu honek auzoan sortuko zuen biztanle dentsitateagatik. Gainera, herritarrek berdegune gehiago eskatzen zituzten kongestio kentzeko nahiarekin. Eraiki nahi den lurpeko zeharbideaz kezkatsu agertu ziren hainbat herrietan horrelako zeharbideek eragiten dituzten segurtasun arazoengatik.


Isasik semaforoak kendu nahi ditu behingoz.

Bestalde, orain dela bi urte Amurrio herriguneko semaforoak amatatu ziren eta herrigunearen argiztatze hobekuntzak egin ziren trafiko segurtasuna hobetu nahian.

Erabaki hauen artean itsuek kexkak aurkeztu zituzten hainbatetan eta gainera musika eskola parean, bertan dagoen trafiko kantitatea kontuan izanik, beste semaforo bat jartzea komeni zela gomendatu zuten. Momentuz, Udaletik Iritxusi kalekoa soilik mantentzea erabaki dute, Seat emakidaduna parean dagoen bidegurutze arriskutsuagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide