Martxan dago Oxigeno Euskarari jardueraren parte hartzaileek sortutako bloga

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko uzt. 14a, 00:38

Sarean www.blogak.com/oxigenoaeuskarari webgunean sartuz ikusi daiteke.

Bertan, jarduerako gazte parte hartzaileek beraien irteeren berri, esperientziak, argazkiak, bideoak… jasoko dituzte guztiok haien abenturaz goza ditzagun.

Sarean www.blogak.com/oxigenoaeuskarari webgunean sartuz ikusi daiteke.

Bertan, jarduerako gazte parte hartzaileek beraien irteeren berri, esperientziak, argazkiak, bideoak… jasoko dituzte guztiok haien abenturaz goza ditzagun.

Aurten sortutako proiektu honetan, mendi ezberdinetara igotzen eta eskalada eta surf ikastaroak eginez euskaraz bizi eta jarduteko aukera ematen zaie laudiar gazteei. Aizkorri, Anboto, Gorobel, Txindoki edota Itxina bezalako mendi eta mendizerratatik ibiliz, herriko Julen Reketa zortzimilari arrakastatsuaren laguntzaz gidatuak izan eta izaten ari dira.

Jarduera honetan parte hartzen duten gazteek 12 eta 16 urte bitartekoak dira eta euskara ulertu eta hitz-egiteko gaitasunak dituzte, horretan oinarritzen baita jardueraren mamia.

Laudioko Udalak sustatutako Oxigeno Euskarari programak, euskara normalkuntza lortzeko jardueren barnean sartzen da. Laudion euskararen egoerari buruz egindako azkenengo inkesten emaitzetan, % 44 euskalduna dela edota euskara ulertu eta hitz egiteko gaitasuna duela adierazi dute. Datu hauek positibotzat hartu zitezkeen baldin eta etxean % 7.8 eta kalean eta gizarte erlazioetan % 5  ez bazen eta erabilera askoz handiago balitz.

Arlo honetan, gazteek giltza ezin hobea daukate estatistiken datu txarrak aldatzeko, eta gabezi hori lantzen saiatuko dira jarduera atsegin eta gustukodun honen bidez.

Hainbat dira aiaraldeko  gazteekin jorratzen ari diren mendizaletasuna eta euskara erlazionatzen dituzten jarduerak. Eskualdeko euskara zerbitzuek eta mendi taldeek Goikogane, Mendiko Lagunak, Txarlazo, Gainzorrotz…  esaterako, gaztetxoei zuzendutako hainbat jarduerak antolatzen dituzte urtean zehar. Hauen artean Laudioko Oxigeno Euskarari jarduera, Amurrio eta Laudion egiten den mendi ibilaldiak eskola kirola programa eta aipatutako mendi talde ezberdinek antolatzen dituzten mendi ibilaldiak daude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide