Epaileak arrazoia eman die PPkoei eta egun horiek lanegunak izan daitezen Udalak onartutako dekretua desagerrarazi du.
Santiago Abascal, Aiaraldeko alderdi popularreko presidenteak eta Montserrat Canive zinegotziak, bere poztasuna adierazi dute epaileak udalak onartutako dekretua “judizialki baliogabetua” gelditu delako. Gasteizko bigarren administrazio auzitegiko epaileak hartutako erabakiaren aurka epaitegira jo dezakete oraindik udalekoek.
Aipatutako dekretu hau, Pablo Isasik, Amurrioko alkateak, korporazioko idazkariarekin batera, orain dela urte bat, 2009ko uztailean sinatu zuen. Halaber, popularrek ondoeza adierazi dute dekretua haien zinegotziak eskatuta ez zelako deuseztatu eta udalekoek aurretik erabaki hau ilegala zela omen zekitelako.