Babestutako eraikinak eta parke berri bat eraikiko dira hurrengo hilabetetan zehar.
Udal batzarrak sorospidezko arauak eraldatzea erabaki berri du eta gaur egun belardi diren 14.000 metro karratu urbanizatuko dira Abiaga auzoan.
Bertatik Nerbioiko Parke Linealaren obrak egingo dira eta Amurrioko Kirol eremuaren parte honetatik igaroko da gaur egun Laudiotik Luiaondora doan bidegorria, Urduñaruntz bidea jarraituz. Hemen eraikiko diren eraikuntza guztiak babestuak izango dira eta 6.000 metro karratuko azalera hartuko dute jadanik urbanizatuta dagoen eremuaren ondoan. Eraikuntzek, hirigintza araudia betez ibai ibilguak eragindako uholdeen aurrean Nerbio ibaitik segurtasun distantziara eraikiko dira, 500 urte inguru ibilgu goratze handiak gertatze baitira.
Orain Udalak proiektua aurkeztu beharko du eta hau aztertu eta onartu ostean, obrei ekingo diete.