Urtero legez, aurtengo udan Amurrioko irakurleek parkean eta igerilekuetan Udal liburutegiko liburu arrakastatsuenak irakurtzeko aukera izango dute.
Abuztuaren 6rarte parkean kokaturiko Udal liburutegia irekirik egongo da arratsaldeko 17etatik 21rarte astelehenetik ostiralera. Bertan, haurrentzako literatura, jolasak, eleberriak, komikiak eta jolas liburuak egongo dira.
Bestalde igerilekuetan, liburuak irakurtzeko aukera astelehenetik iganderarte, 16etatik 20 etara izango da. Bertan aurkitzen den etxolara bertaratuz, liburu, aldizkari eta egunkari ezberdinak ikusgai egongo dira, gainera bertako materiala igerilekuetan ikusi edo etxean behatzeko aukera egongo da.
Halaber, orain dela aste batzuk udal liburutegiak antolatutako orrialde markaitzaile txapelketaren irabazleak Lucas Rey ikastetxeko zazpi urtetako Adur Eguia eta hamaika urtetako Lucía Iturbe ikasleek eta hamabi urtetako Aresketa Ikastolako Mikel Jiménez ikasleak izan dira.