Asteburu honetan Nazioarteko Aire Jaialdia ospatzen da Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko eka. 26a, 11:37

Ezagunak dira Gorobel mendizerrak dituen baliabide ezberdinak eta hauen artean, gizakiak askotan bertaratzen diren ipar mendebaldeko haizeak aprobetxatuz, hegan egiteko baliatzen da. Aurten, jaialdi honen 7. edizioa ospatzen da, eta oraingoan 200 bat pilotu inguru parte hartuko dute, gehiengoak Euskal Herriko kanpotarrak direnak.

Ezagunak dira Gorobel mendizerrak dituen baliabide ezberdinak eta hauen artean, gizakiak askotan bertaratzen diren ipar mendebaldeko haizeak aprobetxatuz, hegan egiteko baliatzen da. Aurten, jaialdi honen 7. edizioa ospatzen da, eta oraingoan 200 bat pilotu inguru parte hartuko dute, gehiengoak Euskal Herriko kanpotarrak direnak.

Asteburu osoan zehar, jaialdia ikustera bertaratukoek, airean izango den erakustaldi zoragarriaz gozatzeko aukera izango dute. Ekaineko eguraldi atseginaz lagun, Tertangan egokitutako belardian egongo diren, txosna eta parapentearekin erlazionatutako postuak ikusteko aukera izango dute. Belardian eta Urduñako zeruan erakusketa ezberdinak egongo dira eta oraingoan beste urtetan bezala, akrobazia S.A.T. talde profesionala, bi lagunentzako parapenteak, globo aerostatikoak, paraxutak, paramotorrak eta aeromodelismo erakustaldiak egongo dira.

Musika eta bazkari herrikoiak ospatuko dira eta larunbatean gau partean jaialdiko partaideek Urduñako frontoian afalduko dute.

Larunbatean zehar, eguraldi eta haizearen arabera, pilotuek goizeko hamaiketatik arratsaldeko zortziak arte hegan egingo dute eta igandean  seiak arte egongo dira hegan egiten.

Aukera ezin hobea gure bailaraz eta ikuskizun eder honetaz gozatzeko, gainera mendizaleek, Urduñako portua eta Fraileburuaren artean kokatzen den aireratze lekurantz hurbildu ahalko dira, ikuspegi ezin hobea lortuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide