Arabako abeltzainek otsoa kudeatzeko planaren kontra protesta egiten jarraituko dute eta horregatik Amurrioko jaietan Don Errokeko baseliza ondoan ospatzen zen abere azoka animali exotikoengatik ordezkatuko da.
Amurrioko Udalak egun horretako ospakizuna animatzeko nahiarekin azoka berri hau antolatu du jendea bertaratzeko pizgarri berri honekin. Iaz ez zen azokarik ospatu eta aurten bertaratukoek kanguruak, llamak, koatiak, zarigueiak, arantzurdeak, kiwiak, kurriloak eta ahateak, besteen artean ikusteko aukera izango dute.
Gainera abuztuaren 14an ospatuko den nekazaritza ferian aldaketak egongo dira. Nekazaritza lehiaketan fruitu, txakoli eta ezti atalak kenduko dira eta gazta, ortu eta euskal pastel modalitatetan lehiatuko dira partaideek.
Lehiaketa honetako sariei dagokionez, lehendabiziko hirurak, 115, 90 y 80 eurotako saria jasoko dute eta aurkezpen hobereneko sariak 100, 75 eta 50 eurotakoak izango dira.
UAGAk eta SERGAL abeltzaintza sindikatuek hilabeteak daramatzate Araban ospatzen diren abere azoketan parte hartzeari uko egiten. Otsoaren espezieak haien lanbideari ekartzen dion kaltea azaldu eta Arabako Aldundiaren espeziea kontrolatzeko planarekiko desadostasuna agertu nahi dute horrela.