Urtero legez, Amurrion ere San Juan jaia ospatuko da ekainaren 23an. Egun honetarako hainbat jarduera prestaturik daude, eta jaiegunari hasiera emateko, arratsaldeko 18.00etan Udal Frontoian Pilota Txapelketa jokatuko da.
Ondoren, 19.30etan hain zuzen ere, José Mari Martinezen oroimenez, X. Igel Txapelketa egingo da frontoi kalean.
Orobat, 20.00ak aldera Urrutia Jauregiko Landan, herriko eliza parean, Scout taldeak prestatutako txokolatadaren txanda izango da. Honen ostean, Udal Musika Eskolakoek Konbo kontzertua emango dute. Geroxeago, sorgintasun gau honek Aiara Dantza Taldeko erakustaldi batekin jarraituko du, 21.45etan.
Gaueko 22.00etan, egunean zehar esperotako jarduera garrantzitsuena izango da, sorgina erretzeko momentua.
Eta sorgina erre ostean, Nueva Presión musika taldearekin kontzertua eta ondoren DJ-ak alaituko duten diskofesta egongo da.
Halaber, Murgan asteazkeneko jai ospakizuna Aiaran goizeko 9.00etan meza eta "lunch" batekin hasiko da. 20.30etatik aurrera, erromeria, txokolatada, sutzarra, eta su artifizialak egongo dira.
Murgan, ostegunean San Juan jaiak jarraituko dute eta 12.30 meza eta zozketa tradizionala ospatuko da. Arratsaldeko 17.30etan haurrentzako pelikula, palomita eta freskagarriekin jarriko da eta 18.30etatik aurrera gaztelu puzgarriak, lastairatxoak eta haurrentzako jolasak egongo dira.