Gazteei indusketa arkeologiko batean parte hartzeko deia luzatu da

Elexazar proiektuaren zuzendaritzak eta Amurrioko Udaleko ingurumen sailetik aurtengo udan Amurrion egingo den indusketa arkeologiko batean parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.

Elexazar proiektuaren zuzendaritzak eta Amurrioko Udaleko ingurumen sailetik aurtengo udan Amurrion egingo den indusketa arkeologiko batean parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.

Betekizunik izatea ez da beharrezkoa, garrantzitsuena gogoz eta gure inguruko historia ikasteko nahiekin parte hartzea izango da.  Egingo diren lanetan, arkeologian ohikoa den metodo zientifikoa erabiliz, indusketari ekingo diote izena ematen duten gazteek. Interesatuek bere datuak Amurrioko Ingurumen Sailan eman behar dituzte, eta beharrezkoak diren gazteak baino gehiago izena emanez gero, hautapenak egitea ez dute baztertzen antolatzaileek.

Proiektu bolondres eta altruista bat izanda, parte hartzaileek asko ikasi eta gozatzeko aukera izango dute.

Pasaden ekainaren 3an Udalak Aunia Kultur Elkarteari Elexazarreko indusketa lanak esleitu zizkion, 13.069,48 eurotan. 2009ko ekainaren 10ean Udaleko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak indusketa egingo den tumuluan lehendabiziko zundaketak egiteko baimena igorri zituen, eta hauek egin ostean, bertan hurrengo hilabetetan egingo diren ikerketak egiaztatzen duten kokaleku erromatar posible baten arrastoak zeudela konturatu ziren ikerlariek.

Topaketa hauek Larrinbeko Andoni Aldama Murgak egin zituen eta Aunia Kultur Elkarteko kideek kata arkeologiko ezberdinak egin dituzte azken hilabetetan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide