Amurrioko merkatariek 9. aldiz ospatzen duten jaialdi egun hau, azken urtetakoak bezala, arrakastatsu izan zen.
Goizean eta arratsaldean zehar, eguraldi atsegina protagonista izanik, abagune feria, produktu herrikoien postuak eta umeentzako jolasak eta puzgarriak egon ziren Juan de Urrutia enparantzan eta inguruetan. Gainera, Folk and fire musika taldeak enparantzako giroa alaitu zuen eta arte martxial erakustaldi bat ere egon zen, txakolina dastatzeko aukerarekin batera.
Arratsaldean umeen modelo desfilea eta ondoren pintxoak dastatzeko ibilaldi bat egon zen.
Gau partean, helduen modelo desfilea ospatu zen, Amurrioko merkatarien arropak eta gazte diseinatzaileen lanak ezagutaraziz. Gauean, aste osoan zehar bezala, euria mara mara aritu zen, baina antolatzaileek iragarritako eguraldi traketsari aurre eginez, desfilea egun horretarako prestatutako karpa erraldoian euriaren babesean egiteko aukera izan zuten.