Amurriok Arabako Herriarteko XL. Pilota Txapelketa irabazi dezake bihar

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko eka. 19a, 13:09

"Amurrio eta Zigoitia izango dira igande honetan Arabako 2010ko Herriarteko txapelketako finalean lehiatuko diren herriak. EITBko kamerak han izango dira zuzenean 3 partidak botatzen. Azkenengo jardunaldira Agurain eta Bastida finalera sartzeko aukerekin heldu ziren baina partidu batera gelditu ziren eta ez dira igande honetan Aguraingo pilotalekuan egongo. Gainera pilota jaialdia Araba Euskarazeko programaketaren barruan dago eta goizeko 10:30etatik aurrera gonbidatuak zaudete euskal pilotaz disfrutatzera." irakurgai da Arabako Euskal Pilota Elkartearen webgunean.

Iaz Amurrioko Pelotazale Taldeak txapelketa honetako finalera ere heldu zen. Hartan, Legutioren kontra lehiatu ziren, 2-1 galduz. Bihar, kadeteekin hasiko da finala eta Amurrioko taldeko Urretxu, atzelari moduan, eta Goikolea, aurrelari beharretan, jokatuko dute. Ondoren, jubenilen txanda izango da eta aiaraldeako taldea ordezkatuz Dorronsoro eta Elexalde jokatuko dute. Azkenik seniorreko pilotarien txanda izango da non Guerrero eta Cueva edo Garcia lehiatuko dira.

Aurtengoan, 7 herri parte hartu dute eta Amurrioko taldeak nahiz eta pasaden igandean Aguraineko taldearen kontra 2-1 galdu,  puntu bat irabazi zutenez finalean egoteko tokia lortu zuen.

Norgehiagoka ostean, pilotari eta ikusleek Araba Euskarazeko jaiaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dute.Biharkoan, urte honetako Arabako Herriarteko XI. Txapelketa erabakiko da, ea oraingoan aiaraldeko pilori gazteek Amurriora dakarten txapela. Zorte on!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide