Laudion eta Orozkon 80 l/m2 prezipitazioa baino gehiago izan da, Saratxon 50 l/m2 inguru eta Urduñako gainan 30 l/m2 inguru Euskal Meteorologia Agentziak dituen plubiometroen arabera.
Alerta laranja iragarrita dago gaur aiaraldea osoan. Euria egin du goiz eta eguerdian zehar etengabe eta Arabako Foru Aldundiak Nerbioi ibaiak Nerbioi arroko zenbait herrietan gainezka egin dezakenaren oharra luzatu du.
Amurrio eta Laudio uholde mehatxupean egongo dira arratsaldean zehar eta ahal beste segurtasun neurri hartzeko lanetan hasi dira arduradunak. Gaurko itsasgora zortzirak aldera izango da eta beraz, seiretatik ordu horretararte, ur ibilguaren altuera handiena izatea espero da.
Aldundiak Aiarako Suhiltzaile zerbitzuak indartu ditu unitate berri bat lanetara gehituta, gainera autobonba eta Miñoi errefortsu patruilak prestatu dituzte.
Emergentzia zerbitzutik 112 telefonoa beharrezkoa diren kasuetan soilik erabiltzea eskatu dute, garraoi pribaturik ez erabiltzea eta ureztatu daitezken gune eta zubietara ez hurbiltzea. Etxetokietara ura heltzen baldin bada, korronte elektrikoa eta gasa moztu behar da, eta kaltetuak zonalde goratuagoetara joan beharko dira.
Udal poliziek eta Eusko Jaurlaritzaren Emergentzia Zerbitzukoak ibaiak ikuskatzen ibili dira goizetik eta hauen jarraipena egingo dute alerta igaro arte.
Horrelakoetan ibaitik hurbil ez aparkatzea eta garajearen kokalekuaren arabera kotxea bertatik ateratzea gomendatzen da.
Eskualdeko errepidetan arazoak.
Arratsaldeko lauretan, Amurrio eta Aiara arteko A-624 errepidean 43 eta 44 kilometrotan dauden putzuek arazoak eragiten dituzte trafikoan, gauza bera gertatzen da Orozkoko Bi-2522 errepidearen 23. kilometroan. Errepideen egoerari buruzko zuzeneko informazioa jasotzeko hemen sakatu ezazue.
Arrigorriagatik igarotzen den A-625 errepidean trafiko arazoak ere egon dira azken orduetako euriteak direla eta.