Aldaiturriagako kamioi aparkalekuaren erabilera erregulatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko eka. 16a, 00:33

Hurrengo hilabetetan, Amurrio Bidean Udal elkarteak, kamioilariek erabiltzen duten aparkalekua kudeatuko du Udalarekin sinatu berri duten hitzarmenaren ondorioz. Orain arte kamioilariek euren kamioiak libre aurkitzen ziren lekuetan aparkatzen zituzten.

Hurrengo hilabetetan, Amurrio Bidean Udal elkarteak, kamioilariek erabiltzen duten aparkalekua kudeatuko du Udalarekin sinatu berri duten hitzarmenaren ondorioz. Orain arte kamioilariek euren kamioiak libre aurkitzen ziren lekuetan aparkatzen zituzten.

Aldaketa hauekin, Udalekoek diotenez, erabiltzaileei segurtasun baliabide gehiago eskaini nahi diete eta hobekuntzak gutxika egingo dira. Hasteko, soilik erabiltzeek sartu dezaten sarraila berezidun ate berri bat jarriko dute. Honetaz aparte, Udal Poliziara zuzenean konektaturiko segurtasun kamerak jartzeko asmoak dituzte lapurketak eta eraso bandalikoak ekiditzeko asmoarekin.

Lekuaren moldaketa berria eginda dagoenean, Amurrioko Udalak garraiolariek leku bat edo gehiago eskatzeko epea irekiko dute. Zerbitzu honen erabileran, erabiltzaileek aldiro kota baten ordainketa egin beharko dute. Udalaren esanetan, herriko garraiolariek lehentasuna izango dute beste herrietan gertatzen den bezala.

Aldaketa hauek ez dira guztien gustukoak izan eta Amurrio eta inguruetako hainbat garraiolariek udalak dirua jasotzeko erabaki bat dela salatu dute, moldaketa honetan planteatutako prezio eta berriketak ez direla bere onerako izango aparteko dirutza krisi garaian ordain behar baldin badute.

Gaur egun, Aldaiturriagako kamio parking honetan 30 kamioi inguru sartzen dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide