Harriz harri Itxinara igandean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko eka. 16a, 00:58

Bizkaiko Mendizale Federazioak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren laguntzaz Harriz harri sentsibilizazio kanpaina antolatzen hasi zen orain dela hilabete batzuk.

Asteburu honetako igandean, babestutako Itxinako Biotopoan, orain dela hainbat urte bideak jarraitzeko egindako margoketa nazkanteak ezabatzeko borondatezko irteera antolatu da. Hauen ordez, betidanik harrien multzokaketaz osatutako cairns-ak eraikiko dira.

Bizkaiko Mendizale Federazioak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren laguntzaz Harriz harri sentsibilizazio kanpaina antolatzen hasi zen orain dela hilabete batzuk.

Asteburu honetako igandean, babestutako Itxinako Biotopoan, orain dela hainbat urte bideak jarraitzeko egindako margoketa nazkanteak ezabatzeko borondatezko irteera antolatu da. Hauen ordez, betidanik harrien multzokaketaz osatutako cairns-ak eraikiko dira.

Lekuz kanpoko margo hauek kendu beharra daude eta lan honetan mendizale eta Itxina maitazaleek parte hartu dezakete. Gainera, ingurua antontzeaz gain, partaideek antolatzaileen eskutik, oparitso bat jasoko dute. Interesatuek lehen bailen eman behar dute izena eta horretarako federazioak eratutako web orrialdean edo 695785715 telefonora deituz apuntatu daitezke.

Itxinako Biotopo babestua Euskal Herrian eta gure eskualdean aurki daiteken leku basatienetarikoen artean dago. Kretazeo garaian (orain dela 120 miloi urte inguru), gaur egungo Karibe bezalako sakonera txikiko itsaso tropikal bat zen Itxina, ur garbi eta epelakoa (25ºC ingurukoa). Bertan, koral arrezifeak eta bibalbo (Rudista fosilak) ugari bizi ziren. Garai horretan Iberiar penintsulako plaka tektonikoa hainbat miloi urtetan zehar mugitzen hasi zen eta Euroasiar plakarekin talka egin zuen, talka honen ondorioz sortarizatako goratzea “Orogenia Alpetarra” izendatu izan da (Alpeak, Himalaiak… eraketa aldi berean eman ziren) eta goratze horren ondorioz (orain dela 40 miloi urterarte gertatu zen indar gehienez), eta azkenengo miloi urtetan gertatutako meteorizazio eta higadura dela medio, gaur egun ikusgarria den mendigunea aukitzen dugu.

Ingurune paregabe hau babestu eta gozatzeko nahiekin, antolatzaileek gonbidapena luzatu egin dute igandean egingo den lanetan parte hartzeko.

Horra hor antolatzaileek helarazitako foileto eta oharra:

Aintzina-antzinatik, Itxinako bide bazterretan kokaturiko harri-multzo txikiek edo cairn-ek zuzeneko bidearen norabidea adierazi dute. XX.mendearen azkenengo hamarkadetan, ordea, mendizale eta txangozale batzuk, eskuan brotxa harturik, ingurune naturalak kolore askotako markekin “apaindu” dute, hauen xarma erabat zapuztuz. Gorbeiako Parke Naturalean dagoen Itxinako Biotopo Babestua da ingurune hauetariko bat.

Itxinako paisaian gehiegizko margoaren erabilpenak eragiten duen kalteaz ohartuta Bizkaiko Mendi Federazioak orientazio sistema bezala aintzinako cairn-ak berreskuratzea helburu duen kanpaina hasi berri du, aldi berean pixkanaka margo-markak harrietatik ezabatuz.

Mendi taldeetako laguntzarekin Itxinako marka guztiak garbitzeko eta cairn berriak sortzeko asmoz irteerak antolatuko ditugu.
Lehenengo esperientzian, eskuilak eskuetan harturik boluntario batzuek Atxulotik Supelegor eta Lexardiraino doan zidorraren tartea garbitu zuten ilusio handiz.


 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide