Bihar Amurrioko kaleetan II. Patin eguna ospatuko da. Jarraian antolatzaileek bidalitako programa ikus dezakezue.
Igandea, ekainak 13
10:30 Martxa txikia. Irteera Lukas Reytik
11:00 Herri martxa arautua. Irteera Lukas Reytik
Ibilbidearen ondoren,
Matias Landaburu eskolan patinaje
artistiko erakustaldia Gurutzeta patinaje
taldeak emanda
Bukatutakoan,
Free-style-ri ekiteko musika.
14:30 Jaiaren bukaera
18:00 Doako bisita gidatua Arabako
Txakolinaren upategira.
* Oharra: Derrigorrezkoa da kaskoa eta babesgarriak erabiltzea.
Bestalde, IV. Txori kantari lehiaketa ospatuko da Juan de Urrutia Parkean eta euria egiten badu, Lucas Reyko frontoian izango da. Barakaldoko Txinbo elkarte ornitologikoak antolatuta 10etan hasi eta 13ak aldera amaituko da.
Gonbidapen ezohikoak Amurrion biharko eguna pasarazteko. Gainera mendizaleok, Baranbion urtero ospatzen den Garrastatxu Ibilaldiarekin zita daukate, gorbeialdeako inguru ezberdinetatik ibilarazteko asmoarekin.