Nerbioiko Parke Linealaren Plan Bereziaren bigarren zatia martxan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko eka. 10a, 11:00

Pasa den otsailaren 24an, Nerbioiko Parke Linealaren lehenengo tramoa inauguratu zen. Tramo hori Laudioko udalerriko Gardea auzotik Aiarako udalerriko Luiaondora doa. Gutxi gorabehera 3.400 metroko luzera dauka, eta zeharkako eta luzerako zenbait zubi (bata 35 m baino gehiagokoa) ditu.

Luiaondo eta Amurrio lotuko dituen bideunearen obrak urte hau amaitu baino lehenago hasiko dira eta printzipioz, arduradunek komunikabidei helarazi dietenez, 2012. urterako amaiuta egotea espero dute.

Pasa den otsailaren 24an, Nerbioiko Parke Linealaren lehenengo tramoa inauguratu zen. Tramo hori Laudioko udalerriko Gardea auzotik Aiarako udalerriko Luiaondora doa. Gutxi gorabehera 3.400 metroko luzera dauka, eta zeharkako eta luzerako zenbait zubi (bata 35 m baino gehiagokoa) ditu.

Luiaondo eta Amurrio lotuko dituen bideunearen obrak urte hau amaitu baino lehenago hasiko dira eta printzipioz, arduradunek komunikabidei helarazi dietenez, 2012. urterako amaiuta egotea espero dute.

Obra handi honen zati berri honekin, parke linealaren heren bat eraikita izango da. Aipatutako bigarren fasean, 4.3 kilometrotan zeharreko bidea eraikiko da bi zati nagusitan: lehendabizi, gaur egun martxan dagoen ibilbidea Luiaondoko Otatzuko zubiarekin lotuko du. Hurrengo zatia, Markixanako bidegurutzetik, 200 metrotako pasarela bat eraikiko dute bertan, Amurrioko Salbio tren geltokiko ingurura arte izango da. Obra honetan guztira 6 pasarela berri, 319 metro pasarelatan eraikiko dira hainbatetan Nerbioi ibaiaren ibilgua zeharkatzea beharrezkoa baita. Pasarela hauek ibaiaren goratzei aurre egiteko prestaturik egongo dira.

Oraingo honetan trenbidearen azpitik pasa beharko da bidea eta gainera, Markijana inguruan, lehen mintegiak zeuden lekuan, atseden area bat eraikiko da.

4.3 kilometrotako zati berri honetako eraikuntzarako 3 miloi eurotako aurrekontua aurkeztu izan da eta ordainketa %50 Arabako Foru Aldundiak eta %50 Eusko jaurlaritzak egingo dute.

Gaur egun jada eginda dauden obra zatiak oso erabilgarriak izaten ari dira. Normala da jende mordoa ibiltzen bertatik ikustea, askok ohitura moduan hartzen ari dira Laudiotik Luiaondora arteko paseotxoa ematea, eta beste batzuek, familiarekin bat askotan, bizikletan bidegorri honetan zehar askeago mugitzeko aukera dute.

Ideia ikaragarria dela gehienok pentsatuta ere, obrak ibaiaren ibilgu-lekuaren barruan ez ziren inoiz sartu behar izan. Bertan aurkitzen den erribera zuhaitz eta landaretzak ezinbesteko funtzioa daukate uholdeak ekiditeko orduan eta ibaiaren orekan. Obra zati berri honetan ekosistema hau gehiago zainduko dela espero da, bestela aurreko zatian bezala, ingurumen-babes normatibak direla medio, obrak geldiaraziko dira. Hau izango da primerako zerbitzu batengatik ordaindu beharreko prezioa?

Proiektu honi buruzko informazio publikoa hemen ikus dezakezue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide