Udalak euskara biziberritzeko plan nagusia onartu berri du

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko eka. 9a, 00:15

Plan estrategiko hau 2010tik 2013rarte martxan egongo da eta bere helburu nagusia “Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatze da. Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea da” arduradunek helarazi dutenez.

Plan estrategiko hau 2010tik 2013rarte martxan egongo da eta bere helburu nagusia “Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatze da. Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea da” arduradunek helarazi dutenez.

Honetarako helburu estrategiko ezberdinak finkatu izan dira euskara sustatu daitekeen arlo ezberdinak kontuan izanik. Alde batetik, Euskara ondorengoetaratzea izeneko atalean, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatze eta familia arloetan planteatutako ekintzak aipatzen dira.

Euskararen erabilerari dagokion atalean,  euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintzan, administrazioan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan, enpresa-munduan, aisialdian, kirolean eta erlijioan egin diren jarduerak adierazten dira.

Azkenik, euskararen elikadura izeneko atalean, corpus-plangintza eta euskararen kalitatea, liburugintzan, publizitatean, kulturgintzan eta hedabideetan euskara sustatzeko eman beharreko pausoen ematen da.

Kontuan izanik Udalak euskara arloari iaz aurrekontu osoaren %1,15 eskaini ziola eta Eusko Jaurlaritzak eta Kontseiluakek % 2 eskaintzea gomendatzen dutela, plan hau tinkotasunez betearaztea amurriotar euskaldun askoren beharra da, nahiz eta baliabideak behar direnak ez izan.

Tamalez, Amurrioko Udaleko euskara arloan teknikari batek soilik lan egiten du. Saila indartuz gero, arlo honetan eman beharreko aurrerapenak azkarrago nabaritzeko aukerak egon ziren ziurrenik. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako gidalerroetan aipatzen da Amurrion dagoen biztanleriaren arabera, sail honetan bi teknikari, itzultzaile bat eta administratzaile bat egon beharko zirela.

Aiaraldeko herrigune honetan 10.000 biztanle baino gehiago bizi dira, horietatik 4.000 baino gehiagok euskara ulertzeko gaitasunak dituzte. Bertako ikasle gehienek D eredu euskaldunean  egiten dituzte ikasketak 16 urtera arte. Nagusiagoen artean, 1.305 ikasleek elebidun ikasketak burutzen dituzte.

Biziberritzeko plan nagusiei itxaron gabe, Amurrioko euskaldun guztiok,  hizkuntza honi buruzko ezagupen handia, ertaina edota txikia izanda, hezi eta lotsa guztiei aurre eginez euskaraz erlazionatu eta bizitzeko pausoa eman behar dugu behingoz.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide