Pasa den larunbatean Garrastatxuko baselizan mintzaldi bat egin zen arratsaldeko 20etan, geroxeago, afari batez gozatu zuten bertaratukoek.
Igande honetarako, ordea, jarduera gehiago antolatu izan dira. Hasteko, goizeko 8.30etan Mendiko Lagunak 12. urtez antolatzen duen Garrastatxuko Ibilaldia hasiko da. Aurtengo ibilaldiak 21 kilometro dauzka eta Garrastatxu- Katxabaso- Arbaitza- Kolometa- Ubixeta- Oderiaga- Garrastatxu izango da partaideek egingo duten ibilbidea. 11ak aldera lehendabiziko patata-tortilla txapelketa egingo da eta 12etan Garrastatxuko baselizan meza izango dute.
Jaiarekin jarraituz, 12.30etan ahuntz eta ahuntz-gazta dastapena egongo da. 13ak aldera herri kirol erronkak egongo dira eta 14.30etan herri bazkaria.
Igandeko bazkarian parte hartzeko 665710750 zenbakira deituz erreserba egitea beharrezkoa da eta ekainaren 11 baino lehen Baranbioko Batzar Administratiboaren idazkaritzan. Hordago edo Okeluri jatetxetan baleak hartu beharko dira.
Aurten, ez da azken urteotan arrakastatsua izandako Ahuntz Eguna ospatuko, abeltzainek abeltzain ferietara Arabako Foru Aldundiak aurkeztutako Otsoa Kudeatzeko Plana dela-eta egiten ari diren boikota dela-eta.