Landakoko igogailuaren obrak hilabete honetan hasiko dira eta 6 hilabete irautea espero dute. Obra berri honen bidez, herrigunerantz hurbiltzeko herritarrek inguru honetako eskailerak sahiestuko dituzte. Amurrioko Udalaren obra honetako aurrekontua 559.000 €urotakoa da eta lana Excavaciones Olloquiegui enpresari esleitu diete.Obren ordainketa espainiako estatuko E planarekin finantzatzea espero da.
Igogailu hau eraiki ahal izateko, 8 metrotako zuloa egin beharko dute Fueros kalean San Antonera joango den 18 metrotako igarobidea kokatzeko. Igogailuak 8.40 metrotako desnibela salbatuko du, salerosketa galerietan etengune bat izango duelarik eskailera berri batzuekin batera.