Dena prest Eskola Publikoaren eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko eka. 4a, 09:44

Bihar bertan, jai asteburuari hasiera emango zaio. Arratsaldeko 18etan, Amurrio-Gasteiz Herrien arteko txapelketaren finalaurrekoen lehia izango da herriko Udal Frontoian.

Bihar bertan, jai asteburuari hasiera emango zaio. Arratsaldeko 18etan, Amurrio-Gasteiz Herrien arteko txapelketaren finalaurrekoen lehia izango da herriko Udal Frontoian.

20etan Eguzkilore taldeak, euskal dantza ikuskizuna aurkeztuko du Udal parkean eta 21ak aldera From lost to de river eta Sokaide herriko taldeek hurrengo eguneko jai eguna girotzen hasiko dira egingo duten kontzertuarekin. Sokaide taldeak jai ospakizun honetarako albestia grabatu izan du hainbat kolaboratzaileekin batera eta igandean fresko izan dezazuen letra ikasteko aukera daukazue abestia entzunez.

Gainera, RENFE-k indartu egingo du aldiriko trenen zerbitzua igandean Amurriora etorri ahal izateko. Hemen klikatuz gero, trenean etortzeko ordutegia ikusgai daukazue.

Igandeko egitaraua hemen sakatuz ikusgai daukazue, aparteko eguraldia iragarrita dago, hortaz, antolakuntzakoek jendea Amurriora hurbiltzeko deialdia luzatu dute!

 

Azken egunota, Udalak bando berri baten bidez, asteburuan betebeharreko zenbait aldaketei buruz ohartazi du herriko biztanleria:

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 19. JAIAren  ospakizuna dela eta  2010eko ekainaren 05 eta 06an hainbat neurri berezi hartu behar izango direla.

 EKAINAREN 5an, 08:00etatik jaia bukatu arte:

  •  Kale hauetan ezin da aparkatu:
    •  Mendiko Kalean (Beronen hasieratik Felix Murga kaleko bidegurutzeraino).
    • Jose Madinabeitia Kalean (Parke ondoan dagoen zatian)

EKAINAREN 6an, 07:00etatik jaia bukatu arte:

  •  Aparkatze eta zirkulatzea debekatua egongo da ondoko kaleotan (Garajeak izan ezik)
    • Mendiko Kalean (Beronen hasieratik Felix Murga kaleko bidegurutzeraino).
    • Jose Madinabeitia Kalean (Parke ondoan dagoen zatian).
    • Frontoi Kalean (Beronen hasieratik Jose Madinabeitia Kaleko bidegurutzeraino).
    • Justo Etxeguren Plazan.
    • Larrinaga Kalean
    • Iturralde Kalean

          Guzti honegatik, beharrezkoa den kasuetarako garabiak bertan dauden ibilgailuak kentzeko agindua emana dagoenaren jakinarazpen orokorra luzatzen da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide