Amurrioko Kaskagorri Futbol Taldea Kirol Elkarteak gazteei zuzendutako Amurrioko Hiribildu torneoa antolatu egin du. Asteburu honetan El Reforreko futbol zelai artifizialean izango dira partiduak. Bertan parte hartuko duten jokalariak infantil kategoriakoak izango dira, 1996-1997 urtetan zehar jaioak hain zuzen ere. 8 talde parte hartuko dute lehiaketan. Larunbatean A eta B multzoek dagozkien norgehiagokak jokatuko dituzte eta igandean finalaurrekoak eta finalak ospatuko dira.
Gogoratu beharra dago Kaskagorri Futbol Taldeak pasaden maiatzaren 29 eta 30ean kimuentzat zuzendutako Futbol 7 lehiaketa antolatu zuela, 1998 – 1999 urtetan zehar jaiotako jokalariei zuzenduta.