EA alderdi politikoak prentsa ohar bat helarazi zuen herenegun Amurrion gertatutako azken ekintza matxista dela eta Ezker Abertzaleak igorritako oharrari erantzunez.
Ezker Abertzaleak, ohar berri hori erantzunez, gogoratu egin du bere oharrean ez duela inoiz esan gizarte-zerbitzuek ez dutela funtzionatu, protokolo hau erasotutako emakume bat anbulategian sartzerakoan segituan aktibatzen delako. Ezker abertzaleak ez duela kontuan izan nor izan den erasotutako emakumea, inoiz ez du jakin izan bere NAN “soilik hori faltako zen”, beraien nahia EAk zuzentzen duen udala eraso matxista eta erasotuarekiko solidaritatea aurkeztea zen. Oharrean ezker abertzalekoek “ isiltasunak gaizkide egiten gaituela” gogoratu zuen eta haiengatik eta komunikabideengatik izan ez balitz, herriak ez zuen erasoaren berri izango, EA isiltasunean jardungo zuelarik, esan dute.
Bi alderdi politikoek onartu egin dute albistea udaletxetik kanpoko iturrietatik jaso izana, ezker abertzaleak komunikabide horiek erasoaren berri eman duten bakarrak izan direla gogoratuz.
Brasi Bartolomek Amurrioko Ezker Abertzalearen ordezkari moduan EAri argitu nahi dio berdintasun-zerbitzuko teknikariarekin kontaktuan jarri zirela eta honek aurreko egunean gertatutako eraso matxista ezezagun zuelarik. Gauzak horrela, saileko zuzendari politikoa, Eva Blanco, gertaerari buruz ez omen zekien ezer esan dute.
Partidismoa egitearen akusazioak direla eta, ordezkari abertzaleek hurrengoa adierazi egin dute “ E.A.-ri gogoratu nahi diogu, udalera joan behar izan garela negozio pribatu bateko kristalaren apurketa salatzeko eta hiru alditan baino gehiagotan amurrioko auzo bateko jaietan gertatutako erasoa errieta baten ondorioz bileretara. Gertaera horrek interkulturalitatearen festa geroratu zuen, datik ezarri gabe. Orduan, nor da partidista? Nork zaramatikatu egiten ditu herritarrak lehenengo, bigarren, hirugarren… mailako biztanleak ezarriz?" galdetzen dira ezker abertzalekoek.
Oharrarekin amaituz, oraingo honetan abertzaleek, lehendabiziko oharran eskatu zuten moduan, "erakunde moduan komunikatu bat egin behar da salapen publikoa gertatutako eraso matxistari eginez" beharrezkoa dela exijitzen dute. E.Ari udaleko trasbersalitatea ez duela funtzionatzen gogoratu dio.