Mendiko Lagunak Amurrioko mendi taldeak ekainean zehar 3 jarduera egingo ditu.
Ekainaren 5etik 6ra Kantabriar Mendikatearen Zeharkaldiari hasiera emango diote. Oraindik lekuak daude irteera honetan parte ahal izateko. Asteburu honetan zehar, Ato Campoo – Cucayo zeharkaldia egingo da Tres Mares (2175 m) tontorretarik pasatuz.
Ekainaren 13an, Baranbion, XII. Garrastatxu ibilaldia egingo da. Oraingoan, 22 km inguruko ibilaldia bete beharko dute parte-hartzaileek.
Ekainaren 25tik 27ra Pirinioetara bidaiatuko dute. Aurten, udaro egiten duten irtenaldi honetan Gavarnie- Torla mendi zeharkaldia egin nahi dute. Zeharkaldi honetan zehar Marbore koskorra (3.006 m) eta Perdido (3.355m) mendiak igoko dituzte. Zeharkaldi honek, egoera fisiko onean egotea eskatzen du eta mendizaleek Ordesa-Perdido Mendia Nazional Parketik igaroko dira Gorizeko aterpean lo eginez larunbateko gauean.
Jarduera hauek amaitu ostean, Amurrioko elkarte aktibo honetako partaideek Amurrion Abuztuan ospatuko diren jai herrikoien prestaketekin hasi eta Gorobel Ibilaldiaren prestaketa lanetan jarraituko dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, astearte edota ostegunetan 19tatik 21etara Mendiko Lagunak M.T. egoitzatik pasa zaitezkete (Jose Pikaza 3, Amurrioko parkearen goikaldeko pisuetan) edo 945025255 deitu ordutegi berean. Gainera, www.mendikolagunak.com webgunean sartuz taldearen jardueren buruzko informazio mordoa aurkitzeko aukera izango duzue.