Amurrioko bidegorri sarea pixkana-pixkanaka osatzen ari da azken urteotan. Gaur egun 8 zati inguru dira herri honetan dauden bidegorri kopurua. Hauetako askok berritzear daude, beste batzuk bat-batean amaitzen dira inora hurbildu gabe, baina gauzak horrela, poliki-poliki txirrindulak dagokion lekua berreskuratzen ari da herrigune honetan.
Bizikleta-aparkaleku berriak eta azken urteetan estreinatu berri diren bidegorri zatiek gaztetxo eta nagusiak herrian zehar bizikletaz erosketak egitera, kiroldegira joatera… gonbidatzen dituzte.
Oraingo honetan Etxegoien auzotik egingo den bizikleta-bidea herriko Aresketa Ikastola eta Zaraobe Institutua erdigunearekin lotuko ditu. Askok dira azken urtetan zehar Amurrioko bidegorri-sare lotu eta definitibo bat defendatu dutenak, eta proiektu berri hau eginda, orain arte dauden bidegorrien arteko lotura egokiak eraikitzen badira, udalerriko leku askotara bizikletaz errepidetik pasa gabe joan ahalko dira txirrindulazaleek. Baina horretarako udalak zati guztiak lotzeko formula bilatu beharko du eta pasealariei bertatik ezin daitezkeela igaro erakutsi, udaletxe aurreko bidegorrian gertatzen ez den bezala.
Obrak bi hilabetetan zehar luzatzea espero da eta horretarako 94.529,44 eurotako aurrekontua aurkeztu da, espainiar estatuko fondoekin ordainduz.