Amurrioko XXXI. arte lehiaketa aurkeztu da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko eka. 1a, 10:25

Amurrioko Udalak antolatutako XXXI. ARTE LEHIAKETA 2010 deialdia aurkeztu berri du. Herri honetan hainbat dira urtean zehar antolatzen diren arte eta argazkigintzarekin erlazionatutako lehiaketak.

Horra hor parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

Amurrioko Udalak "Amurrio Hiribildua" XXXI. Arte-lehiaketa deitu du eta lehiaketa honekin Amurrioko Udalak espresuki adierazi nahi du artearekin duen konpromisoa.Nahi duten artista guztiek har dezakete parte.

Artelanak "La Casona"ra (Aldai 1, 01470 Amurrio – Araba) ekarri beharko dira 2010eko irailaren 1etik 17ra bitartean (biak barne).

Parte hartzaile guztiek izango dute honako sari orokorretakoren bat jasotzeko eskubidea:

  • Lehenengo Sari Orokorra: 4.000 euro eta oroitzapenezko eskultura bat.
  • Bigarren Sari Orokorra: 1.500 euro eta oroitzapenezko eskultura bat.
  • Halaber, tokiko artistek honako sari hau ere eskura dezakete: Tokiko Lehenengo Saria: 1.000 euro eta oroitzapenezko eskultura. (Tokiko artistatzat hartuko dira Amurrion erroldaturikoak).

Sari banaketa 2010eko urriaren 1ean egingo da, 20:00etan, "La Casona" udal erakusketa aretoan, erakusketaren inaugurazioa dela eta. Aukeratutako artelan guztiekin erakusketa bat egingo da “La Casona” udal erakusketa aretoan, 2010eko urriaren 1etik 31era bitartean.

Informazio gehiago oinarriak deskargatuz (hemen sakatu).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide