Duela hiru urte aiaraldeko txoko honetan gazte asanblada sortu zutenetik, gazteek behin eta berriro aldarrikatu dute euren jarduerak eta ekintzak burutzeko lokal bat. Atzokoan akanpada batekin ekin zioten aldarrikapenari.
Ilunabarretik aurrera, gazteak enparantzan bildu eta grafiti bat egin zuten bertan. Parrillada herritar bat egin ostean, herritik poteoa egin dute lokalen eskaera mezua zabaltzeko. Gaua ordea, Juan de Urrrutia plazaren ondoan eman dute gazteek, ezarria zegoen oholtza txiki batean. Goizean goiz gosaria eta bideo proiekzio batekin eman diote amaiera ekimenari.
Gazte asanbladako kideek salatu dutenez, akanpada parkean egiteko baimena ukatu egin die udalak, “azalpen txikiena” eman gabe. Aukeran, plazan egiteko asmoa azaldu zioten gazteek alkateari, eta honek San Anton plazan egiteko proposamena egin zien lehenik, eta ondoren hori berau ere ukatu. Oztopoen gainetik aurrera egingo dutela aldarrikatu dute gazteek, “gure ametsak egi bihurtu arte”.