Aiaraldeko zabortegi berria Amurrioko Larrabe auzoan eraiki nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko mai. 28a, 11:52

Mikel Mintegi ingurumen diputatuak inerte material zabortegiak Arantzarrekoa ordezkatuko duela baieztatu du azken egunotan. Arantzar zabortegia oraindik erabiltzen jarraitzen da eta 15.000 metro kubikotaentzako lekua gelditzen zaio.

Orain, Eusko Jaurlaritzak proposamenari baiezkoa eman ahal dio Inguru Gaineko Eragin Ikerketa egin eta onartu ostean.

Mikel Mintegi ingurumen diputatuak inerte material zabortegiak Arantzarrekoa ordezkatuko duela baieztatu du azken egunotan. Arantzar zabortegia oraindik erabiltzen jarraitzen da eta 15.000 metro kubikotaentzako lekua gelditzen zaio.

Orain, Eusko Jaurlaritzak proposamenari baiezkoa eman ahal dio Inguru Gaineko Eragin Ikerketa egin eta onartu ostean.

Aldundiak 2007.urtean 105.000 eurotako kostua izan zuen ikerketa bat agindu zuen zabortegiaren kokaleku posibleak ezartzeko. Ikerketa horretan hasiera batean 22 aukera zeuden eta amaieran 3 aukerekin gelditu ziren. Bata Laudion, bestea Aiaran eta hirugarren bat aipatutako Larrabekoa. Laudio eta Aiara mota honetako instalazioaren ezarpenari uko egin zioten eta Amurrioko Udalak onespena eman zion.

Gaur egun Arantzarren segurtasun arazoak daude. Barne isurbide galeria bat apurtuta dago eta horrek lohia eusten duen dikearen apurketa eragin dezake.Gainera kolmataturik aurkitzen da eta gelditzen zaion betetzeko eremua oso txikia da. 2008.urtean zabortegi honen estaltze eta errestaurazio lanak hasi ziren. Lan hauek 160.000 eurotako kostua izan zuten eta inpermeabilizazio eta lixibatuen biltze legedia bete zuten azpialdeko estratuetan filtrazioak ekiditzeko. Gaur egun, zabortegiaren eremu zabal bat errestauratuta aurkitzen da.

Orain eraiki nahi duten zabortegi berrian Aiaraldeko 65.000 tona zabor metatu ahal izango dira.Bertan metatutako materialak eraikuntzen eskonbrotegietatik ekarritako materialak izango dira, hauek modu ordenatu eta kontrolatu batean ezarriz eta ingurumenarekiko eragindako inpaktua gutxitzeko asmoarekin. Proiektu berri honetarako aldundikoek ez dute data zehatzik jarri baina beharrak direla eta lehen bailen eraikitzeari ekingo diotela pentsa daiteke.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide