Azken astetan zehar 11 zakarrontzi berri jarri dira Amurriko kaletan. Zakarrontzi berri hauetan papera, plastikoa eta materia organikoak birziklatzeko aukera dago. Eskaera hau, Agenda 21 ingurugiro hezkuntza programan parte hartzen duten gazteek egin zuten. Udalak, Arabako Foru Aldundiak emandako dirulaguntzaz baliatuz ikastetxe eta parkeetan zakarrontziak jarri ditu.
Kolore grisdun atalean materia organikodun zakarrak bota behar dira, urdinez margotutako atalean papera eta kartoia eta horian, betiko moduan, plastikoak, brik-ak eta latentzako da.
Birziklapena guztion ardura dela kontuan izanik, hurrengo urteetan zakarrontzi hauen erabilera egokia eginez aurre egingo zaio azken hamarkadan emandako hondakin sorkuntza gorakadari.
Birziklatzeaz aparte, murriztapenak eta berrerabilpenak burutzea aparteko baliabideak dira sortzen ditugun hondakinen kudeaketarako eta kanpaina hau indartuz, Udalak hemen ikusi dezakezuen triptikoa buzoiratuko du hurrengo egunetan.