Pasaden otsailaren 27an Amurrion izandako haizeteak eragindako hondamendiak direla eta Udalak %95 hobaria eskainiko die epean eskaera egiten dutenei.
Horra hor udalak helarazitako oharra:
Eraikuntza, instalakuntza eta lanen zergen gaineko 4 zk.dun Ordenantza Fiskal arautzailearen aldaketak %95eko hobaria jasotzen du teilatuak konpondu eta hormak atontzeko lanetarako, baldin eta dagokien lizentzia 2010eko martxoaren 1etik ekainaren 30era eskatzen bada.
Martxoaren 30ean onartu zen aipatu moldaketa maiatzaren 20tik aurrera sartu da indarrean.
Udalak ofizioz, berariazko eskaeraren beharrik gabe, martxoaren 1etik aurrera teilatuak konpondu eta hormak atontzeko eskatu diren lanengatiko lizentziak berrikusiko ditu, hala badagokio, aipatu hobaria jasotzeko eskubidea aitortu edo dagozkion kuoten itzulerari ekiteko.
Era berean, auzokideei uzatailaren 1etik aurrera eskatuko diren lan lizentziak aipatu hobarien jasotzaile ez direla izango jakinarazten zaie.