Txarlazora igoz amaitu zituzten igandean Mendiko Lagunak-eko eskola kiroleko gazteek 09-10 kurtsoko ibilaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2010ko mai. 25a, 09:21

57 gazte-mendizaleek, 7 begiraleen laguntzaz parte hartu zuten igandean bigarren urtez antolatutako  2009-2010eko Eskola Kirolak Mendi Ibilaldien azkeneneko irteeran.

57 gazte-mendizaleek, 7 begiraleen laguntzaz parte hartu zuten igandean bigarren urtez antolatutako  2009-2010eko Eskola Kirolak Mendi Ibilaldien azkeneneko irteeran.

Aurtengo honetan 10 ibilaldi burutu dituzte: Montenegro (692m, Artziniega), Ganalto (900m, Domaikia-Aperregi), Armikelo 888m (Domaikia-Apodaka), Urieta (1118m, Anguloko Portua), Nerbioiko jauzia (Delika), Arrigorrista (1151m, Egileor-Opakuako portua), Arangatxa (923m, Andagoia) , Oketa (1.31m Ubide-Etxaurren), Puroneko Haitzartea (Lalastra-Herran-Lalastra),  eta Txarlazo(927m Tertanga-La Choza-ko askaldegia) mendietan murgildu dira aurten 48 urte betetzen dituen mendi talde honen harrobiko gazteek.

Irteera Tertangan hasi eta Txarlazora igo ostean, La Choza-ko askaldegian amaitu zen, Lendoñoruntz doan errepidean. Bertan txorizo, txingarra,odolki eta txistorra parrilada eginez bazkaldu zuten partaideek. Azkenik, kurtsoari amaiera emanez, gazteek diploma eta kamisetak jaso zituzten oroigarri moduan.

Orokorrean jarduera baloratuz, nahiz eta kurtso honetan zehar eguraldi txarreko hainbat egunetan  ibili izan, planteatutako 10 ibilaldietatik, 8tan tontorretara heldu ziren. Partaidetzari dagokionez, oso arrakastatsua izan da, batazbesteko partaidetza 42 gazteena izanda. Kontuan izanik partaideetako askok bestelako kiroletan, musikan eta atzerritako hizkuntzak ikasten dabiltzala antolatzaileek positiboki baloratzen dute askoren interesa. Aresketa Ikastola, Etxaurren Ikastola, Virgen Niña, Zaraobe eta Lucas Rey ikastetxetako ikasleek parte hartu dute ibilaldietan, elkarrekin primeran erlazionatuz.

Antolatzaileek eskerrak luzatu diete jarduera hau burutzea posible egin duten Arabako Foru Aldundiko Eskola Kirola arduradunei, Arabako Mendizale Federazioari, Aresketa Ikastola, Etxaurren Ikastola eta Virgen Niña ikastetxetako arduradunei.

Hurrengo urteei begira, orain arte aritutako begiraleen bestelako betebeharrak kontuan izanda eta zenbait partaideen jarrera desatsegina dela eta, ezin daiteke zehaztu urrian berriro gazteri guztiarekin mendira joango direnik. Begiraleon motibazioa bi urte hauetan partaide gutxi batzuengatik asko gutxitu izan da, horregatik aldaketa zorrotzak eman beharko dira jarduera errepikatu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide